115. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Aldaketa, aparkatze-sistema orokorra mugatzeko, 1. poligonoko 209. lurzatian. Behin betiko onespena

Iturengo Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsi zuen aldaketa Planeamenduko Arau Subsidiarioetako determinazio egituratzaileetan, aparkatzeko sistema orokorra mugatzeko xedez 1. poligonoko 209. lurzatian, Iturengo Udala izanik espedientearen sustatzailea.

Aipaturiko espedientea jendaurrean egon da 2021eko urtarrilaren 14ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik eta beraz aipaturiko hirigintzako araudia argitaratzen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Iturenen, 2022ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Onetsitako araudia (PDF).

Iragarkiaren kodea: L2208185