115. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, Julián Romano Ugarte Musika eskolan izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen 1.4 ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Udalbatzak 2022ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen aldaketa egitea Julián Romano Ugarte Musika eskolan izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen 1.4 ordenantza fiskalean. Erabaki horren iragarkia 2022ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin. Alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da.

Ondorioz, eta erabakitakoa bete beharrez, onetsitako araudiaren testu osoa argitara ematen da, indarrean jar dadin.

Lizarran, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

JULIÁN ROMANO UGARTE MUSIKA ESKOLAN IZENA EMATEKO ETA MATRIKULATZEKO PREZIO PUBLIKOAK

Xedea

1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatuari jarraikiz, udal honek prezio publikoak ezartzen ditu Musika Eskolak zerbitzu egiteagatik. Prezio publikoa arau honek arautuko du.

Musika-tresnen eskaintza:

1.–Akordeoia.

2.–Kantua.

3.–Klarinetea.

4.–Fagota.

5.–Zeharkako flauta.

6.–Gaita.

7.–Gitarra.

8.–Perkusioa.

9.–Pianoa.

10.–Saxofoia.

11.–Gaita-danborra.

12.–Tronboia.

13.–Tronpeta.

14.–Txistua.

15.–Biolina.

Musika arloko prestakuntza osagarria:

1.–Musika hizkuntza.

2.–Abesbatza.

3.–Ahots-taldea.

4.–Musika-tresnen taldea: dauden aukeren artean, honako talde hauek egiten saiatuko gara:

4.1.–Akordeoi-orkestra.

4.2.–Gaita-jotzaileen taldeak.

4.3.–Eskolania.

4.4.–Haize-laukoteak.

4.5.–Txistulari-taldea.

4.6.–Txaranga.

4.7.–Comboak.

4.8.–Big Band.

4.9.–Perkusio-taldea.

Taldeok matrikula berrikotzat jotzen direnez, eskola-orduetan emanen dira.

5.–Musika-tresnen taldeak.

6.–Musika-hizkuntza, printzipio harmonikoak.

7.–Piano osagarria.

8.–Ganbera-musika.

9.–Musika-terapia.

10.–Musika eta mugimendua.

11.–Gaitaren eta Gaita-danborraren hastapena.

Irakas-eskaintza:

Hastapena (3tik 7 urtera bitarte).

1.0.1.–Musika eta mugimendua, 3 urte (musika eta mugimenduaren hastapenaren 1. maila): ordu 1/astea.

1.0.2.–Musika eta mugimendua, 4 urte (musika eta mugimenduaren hastapenaren 2. maila): ordu 1/astea.

1.1.–Musika eta mugimendua, 5 urte (musika eta mugimenduaren hastapenaren 3. maila): ordu 1/astea.

1.2.–Gaitaren eta danborraren hastapena, 5 urte (gaitaren eta danborraren hastapenaren 3. maila): ordu 1/astea.

2.1.–Musika eta mugimendua, 6 urte (musika eta mugimenduaren hastapenaren 4. maila): ordu 1/astea.

2.2.–Gaitaren eta danborraren hastapena, 6 urte (gaitaren eta danborraren hastapenaren 4. maila): ordu 1/astea.

3.1.–Musika-hizkuntzaren hastapena, 7 urte (musika eta mugimenduaren hastapenaren 5. maila): ordu 1/astea.

3.2.–Musika-tresnaren hastapena –hautazkoa–, 7 ordu ½/astea.

–Lehen zikloa:

4.–1. maila. Nahitaezko irakasgaiak:

4.1.–Musika-hizkuntza, 1. maila: ordu 1/astea.

4.2.–Instrumentua, 1. maila: ordu ½/astea.

4.3.–Abesbatza, 1. maila: ordu 1/astea.

5.–2. maila. Nahitaezko ikasgaiak.

5.1.–Musika-hizkuntza, 2. maila: ordu 1/astea.

5.2.–Instrumentua, 2. maila: ordu ½/astea.

5.3.–Ahots-taldea, 1. maila: ordu 1/astea. (Ikasleak bandakoa ez den tresna ikasten badu).

–Bigarren zikloa:

6.–3. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

6.1.–Musika-hizkuntza, 3. maila: ordu 1/astea.

6.2.–Instrumentua, 3. maila: ordu ½/astea.

6.3.–Musika-tresnen taldea, 1. maila: ordu 1/astea. (Ikasleak bandakoa ez den tresna ikasten badu).

6.4.–Musika-tresnen taldea, 1. maila: ordu 1/astea. (Kostu ekonomikorik gabe).

7.–4. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

7.1.–Musika-hizkuntza, 4. maila: ordu 1/astea.

7.2.–Instrumentua, 4. maila: ordu ½/astea.

7.3.–Musika-tresnen taldea, 2. maila: ordu 1/astea. (Ikasleak bandakoa ez den tresna ikasten badu).

7.4.–Musika-tresnen taldea, 2. maila: ordu 1/astea. (Kostu ekonomikorik gabe).

8.–5. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

8.1.–Musika-hizkuntza, 5. maila: ordu 1/astea.

8.2.–Instrumentua, 5. maila: ordu ½/astea.

8.3.–Musika-tresnen taldea, 3. maila: ordu 1/astea. (Ikasleak bandakoa ez den tresna ikasten badu).

8.4.–Musika-tresnen taldea, 3. maila: ordu 1/astea. (Kostu ekonomikorik gabe).

–Hirugarren zikloa:

Ziklo honetan 2 bide hauek daude:

9.A.–Lanbide irakaskuntzez beste irakaskuntzen bidez.

9.B.–Lanbide-graduan sartzeko irakaskuntza bidea.

9.A.–Lanbide irakaskuntzez beste irakaskuntzak. Nahitaezko irakasgaiak.

6. mailatik 10. mailara arte.

9.A.–6. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

9.A.1.–Instrumentua, 6. maila: ordu ½/astea.

9.A.2.–Musika-tresnen taldea, 4. maila: ordu 1/astea. (Kostu ekonomikorik gabe).

9.A.–7. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

9.–Instrumentua, 7. maila: ordu ½/astea.

9.–Musika-tresnen taldea, 5. maila: ordu 1/astea. (Kostu ekonomikorik gabe).

9.A.–8. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

9.–Instrumentua, 8. maila: ordu ½/astea.

9.–Musika-tresnen taldea, 6. maila: ordu 1/astea. (Kostu ekonomikorik gabe).

9.A.–9. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

9.–Instrumentua, 9. maila: ordu ½/astea.

9.–Musika-tresnen taldea, 7. maila: ordu 1/astea. (Kostu ekonomikorik gabe).

9.A.–10. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

9.A.9.–Instrumentua, 10. maila: ordu ½/astea.

9.A.10.–Musika-tresnen taldea, 8. maila: ordu 1/astea. (Kostu ekonomikorik gabe).

–Hautazkoak, 6. mailatik 10. mailara arte.

  • Musika Hizkuntza, 6.etik 10.era: ordu 1/astea.
  • Ganbera-musika: ordu ½/astea.
  • Piano osagarria: ordu ½/astea.
  • Ahots/instrumentu taldea: ordu 1/astea.
  • Musika-terapia: ordu ½/astea.

9.B.–Lanbide-graduan sartzeko irakaskuntzak.

9.B.–6. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

9.B.1.–Musika-hizkuntza, hasierakoa, 1. maila: ordu 1/astea.

9.B.2.–Musika-tresna: ¾ ordu/astea.

9.B.3.–Musika-tresnen taldea: ordu 1/astea.

9.B.4.–Piano osagarria edo ganbera-musika: ordu ½/astea.

9.B.–7. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

9.B.5.–Musika-hizkuntza, 2. mailara sartzeko: ordu 1/astea.

9.B.6.–Musika-tresna: ¾ ordu/astea.

9.B.7.–Musika-tresnen taldea: ordu 1/astea.

9.B.8.–Piano osagarria edo ganbera-musika: ordu ½/astea.

–Bestelako eskaintzak:

  • 2. musika-tresna eman daiteke ezarritako prezioan.

–Helduentzako ikastaroak (18 urtetik gora):

10.–Instrumentu-praktika: ordu ½/astea.

11.–Musika-hizkuntza: ordu 1/astea.

12.–Abesbatza eta ahots/instrumentu taldea: ordu 1/astea.

13.–Musika-terapia: ordu ½/astea.

Ordaintzera behartuak

2. Irakaskuntzaren onura jasotzen duten helduak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak, baita adingabeen guraso, tutore edo legezko ordezkariak ere, matrikula formalizatzen den unetik beretik. Behin matrikula formalizaturik, ikasturte osoa ordaindu beharko da, baita eskolara joan gabe ere, arrazoia edozein izanik ere, salbu ikaslearen arrazoi larri batengatik, profesional eskudunak behar bezala ziurtatua, hezkuntzako batzordearen oniritzia izanda.

Zenbatekoa

3. Prezio publikoaren zenbatekoa ondoko tarifa hauetan zehaztutakoa izanen da:

a) Izen-emate edo matrikulako, ikasturte eta ikasle bakoitzeko: 60 euro, barnean direla 10 euro fotokopiak ordaintzeko.

b) Hilero, I. eranskinean jasotako tarifak (urteko zenbatekoaren arabera) ikastaroaren eta aplikazio modalitatearen arabera.

Kudeaketa eta diru-bilketa

4. Ordainagiriak kobratzea. Prezio publikoen ordainketa honela eginen da:

–Matrikulatzeko eskubideen ordainketa matrikulatzeko epearen amaieran eginen da, irailean.

–Hilabeteko kuotei dagozkien ordainagirien ordainketa 9 kuotatan gauzatuko da, urritik ekainera (hilabete bakoitzaren 1etik 10era), banku entitatearen bidez, aldez aurretik ordainketa helbideratuta.

Horretarako, matrikularen inprimakiaz gain (II. eranskina), beste bat ere sinatuko da, idatziz jaso dadin bankuko helbideratzea egiteko baimena.

Musika-tresnen edozein irakasgaitan izena emateak berarekin dakar “Musika-tresnen taldea” irakasgaian izena ematea. Ikastaroak irailetik ekaina arte iraunen du eta, urtero, Nafarroako Gobernuaren araudiaren arabera egindako egutegiari jarraituz zehaztuko dira egunak.

5. –Izena emateko epea: (betiere, ikasleen gehieneko eta gutxieneko ratioak errespetatuko dira taldea eratzeko), honako hau izanen da:

a) Ekaina: aurreko ikasturtean matrikulatutako ikasleentzat (helduak barne) eta ikasle berrientzat.

b) Iraila: hutsik dauden tokiak eskainiko dira eta ezin izanen da talde berririk eratu.

Epe horiek ikastetxeko iragarki-taulan ezarriko eta argitaratuko dira.

6. Ikasleen ratioak. Honako gutxieneko eta gehieneko ikasle kopuru hauek ezartzen dira taldea eratzeko, eskolen iraupenari eutsiz:

–Gutxienez 5 ikasle beharko dira taldea eratzeko honako talde hauetako irakasgaietan: Musika eta mugimendua I eta II, III eta IV, Gaita-danborraren eta Gaitaren hastapena III eta IV, eta Musikaren hastapena (5. Hastapena).

Behin ikastetxean taldekako irakasgai batean matrikulaturik, hurrengo urtean ikasleak eskubidea izanen du taldekako irakasgai horren hurrengo ikasmailan tokia edukitzeko.

7. Eskolan inskribatzeko ezinbesteko beharkizuna da Lizarrako Udalarekiko ordainketak eguneratuak izatea, bai ikasleak bai haren legezko ordezkariek.

8. Hilabeteko ordainagirien %25eko beherapena ezartzen da familia ugarietako kideentzat, baina ez da bidezkoa izanen helduei deskonturik egitea. Beherapen hori nahi dutenek beharrezko agiriak aurkeztu beharko dituzte.

9. I. eranskinean araututako tarifak 2018-2019 ikasturtean eta hurrengoetan aplikatuko dira hastapen ikastaroetarako; edozein ikasmailatako hautazko musika-tresnarako, “Bestelako eskaintzak” atalerako, “Helduentzako ikastaroak” atalerako, “2. Musika-tresna” atalerako, eta progresiboki aplikatuko zaie ikasturtea 2018-2019 aldian hasten dutenei honako ikasmaila hauetan:

a) Lehen zikloko 1. eta 2. mailak.

b) 6., 7. maila, bi adarretako edozeinetan (A adarra: 6.etik 10.era; B adarra: Kontserbatoriorako sarbidea).

10. Matrikulatutakoak eskaintzen diren plazak baino gehiago badira, lehentasun irizpide hauek aplikatuko dira sartzeko:

a) Aurreko ikasmailetan eskolan matrikulatutakoak.

b) Lizarran erroldatuak.

c) Inskripzio ordena.

d) Eskolan anai-arrebak izatea.

e) Zozketa.

11. Ezarritako prezio publikoengatiko zorrak premiamendu bidez eskatuko dira.

TARIFEN ERANSKINA

Izen-emate edo matrikulako, ikasturte eta ikasle bakoitzeko: 60 euro, barnean direla 10 euro fotokopiak ordaintzeko.

I. ERANSKINA

Urteko kuotak, ikasleko.

IRAKASGAIA/DENBORA

URTEKO ZENBATEKOA

(eurotan)

FAMILIA UGARIAREN HOBARIA %

HASTAPENA: 5 - 7 URTE

1.0.1.–Musika eta mugimendua, 3 urte

Musika eta mugimenduaren hastapenaren 1. maila: ordu 1/astea

246,60

%25

1.0.2.–Musika eta mugimendua, 4 urte

Musika eta mugimenduaren hastapenaren 2. maila: ordu 1/astea

246,60

%25

1.1.–Musika eta mugimendua, 5 urte

Musika eta mugimenduaren hastapenaren 3. maila: ordu 1/astea

246,60

%25

1.2.–Gaitaren eta Danborraren hastapena, 5 urte

3.–Gaitaren eta Gaita-danborraren hastapena. ordu 1/astea

246,60

%25

2.1.–Musika eta mugimendua, 6 urte

Musika eta mugimenduaren hastapenaren 4. maila: ordu 1/astea

246,60

%25

2.2.–Gaitaren eta Danborraren hastapena, 6 urte

4.–Gaitaren eta Gaita-danborraren hastapena: ordu 1/astea

246,60

%25

3.1.–Musika-hizkuntzaren hastapena, 7 urte

Musika eta mugimenduaren hastapenaren 5. maila: ordu 1/astea

246,60

%25

3.2.–Musika-tresnaren hastapena –hautazkoa–, 7 urte

ordu ½/astea.

308,70

%25

LEHEN ZIKLOA

4.–1. maila. Nahitaezko irakasgaiak

4.1.–Musika-hizkuntza, 1. maila: ordu 1/astea

801,90

%25

4.2.–Instrumentua, 1. maila: ordu ½/astea.

4.3.–Abesbatza, 1. maila: ordu 1/astea

5.–2. maila. Nahitaezko irakasgaiak

5.1.–Musika-hizkuntza, 2. maila: ordu 1/astea

801,90

%25

5.2.–Instrumentua, 2. maila: ordu ½/astea

5.3.–Ahots-taldea: ordu 1/astea (Bandarik gabe instrumentuetan matrikulatutako ikasleak)

BIGARREN ZIKLOA

6.–3. maila. Nahitaezko irakasgaiak

6.1.–Musika-hizkuntza, 3. maila: ordu 1/astea

801,90

%25

6.2.–Instrumentua, 3. maila: ordu ½/astea

6.3.–Musika-tresnen taldea, 1. maila: ordu 1/astea (Banda-instrumentuetan matrikulatutako ikasleak)

6.4.–Musika-tresnen taldea, 1. maila: ordu 1/astea

7.–4. maila. Nahitaezko irakasgaiak

7.1.–Musika-hizkuntza, 4. maila: ordu 1/astea

801,90

%25

7.2.–Instrumentua, 4. maila: ordu ½/astea

7.3.–Musika-tresnen taldea, 2. maila: ordu 1/astea (Banda-instrumentuetan matrikulatutako ikasleak)

7.4.–Musika-tresnen taldea, 2. maila: ordu 1/astea

8.–5. maila. Nahitaezko irakasgaiak

8.1.–Musika-hizkuntza, 5. maila: ordu 1/astea

801,90

%25

8.2.–Instrumentua, 5. maila: ordu ½/astea

8.3.–Musika-tresnen taldea, 3. maila: ordu 1/astea (Banda-instrumentuetan matrikulatutako ikasleak)

8.4.–Musika-tresnen taldea, 3. maila: ordu 1/astea.

HIRUGARREN ZIKLOA:

Ziklo honetan 2 bide daude

9.A.–Lanbide irakaskuntzez beste irakaskuntzen bidea

9.B.–Lanbide-graduan sartzeko irakaskuntzen bidea

9.A.–Lanbide irakaskuntzez beste irakaskuntzen bidea. Nahitaezko irakasgaiak

9.A.–6. maila. Nahitaezko irakasgaiak

9.A.1.–Musika-tresna, 6. maila: ordu ½/astea

308,70

%25

9.–Musika-tresnen taldea, 4. maila: ordu 1/astea

9.A.–7. maila. Nahitaezko irakasgaiak

9.–Instrumentua, 7. maila: ordu ½/astea

308,70

%25

9.A.4.–Musika-tresnen taldea, 5. maila: ordu 1/astea

9.A.–8. maila. Nahitaezko irakasgaiak

9.A.5.–Musika-tresna, 8. maila: ordu ½/astea

308,70

%25

9.A.6.–Musika-tresnen taldea, 6. maila: ordu 1/astea

9.A.–9. maila. Nahitaezko irakasgaiak

9.A.7.–Musika-tresna, 9. maila: ordu ½/astea

308,70

%25

9.A.8.–Musika-tresnen taldea, 7. maila: ordu 1/astea

9.A.–10. maila. Nahitaezko irakasgaiak

9.A.9.–Musika-tresna, 10. maila: ordu ½/astea

308,70

%25

9.A.10.–Musika-tresnen taldea, 8. maila: ordu 1/astea

HAUTAZKOAK, 6. MAILATIK 10.ERA

Musika Hizkuntza, 6.etik 10.era: ordu 1/astea.

246,60

%25

Ganbera-musika: ordu ½/astea

851,40

%25

Piano osagarria: ordu ½/astea

851,40

%25

Ahots/instrumentu taldea: ordu 1/astea

851,40

%25

Musika-terapia: ordu ½/astea

308,70

%25

9.B.–Lanbide-graduan sartzeko irakaskuntzak

9.A.–6. maila. Nahitaezko irakasgaiak

9.B.1.–Musika-hizkuntza, 1. mailara sartzeko: ordu 1/astea

927,00

%25

9.B.2.–Musika-tresna: ¾ ordu/astea

9.B.3.–Musika-tresnen taldea: ordu 1/astea

9.B.4.–Piano osagarria edo ganbera-musika: ordu ½/astea

9.B.–7. maila. Nahitaezko irakasgaiak

9.B.5.–Musika-hizkuntza, 2. mailara sartzeko: ordu 1/astea

927,00

%25

9.B.6.–Musika-tresna: ¾ ordu/astea

9.B.7.–Musika-tresnen taldea: ordu/aste

9.B.8.–Piano osagarria edo ganbera-musika: ordu ½/astea

BESTELAKO ESKAINTZAK

2. instrumentua

ordu ½/astea

851,40

%25

HELDUENTZAKO IKASTAROAK, 18 urtetik gora

10.–Instrumentu-praktika

ordu ½/astea

851,40

%0

11.–Musika-hizkuntza

ordu 1/astea

246,60

%0

12.–Abesbatza eta ahots/instrumentu taldea

ordu 1/astea

67,50

%0

13.–Musika-terapia

ordu ½/astea

308,70

%0

II. ERANSKINA

Matrikula eskaera (PDFa).

Ordenantza honen aldaketa hasiera batez onetsi zen 2018ko otsailaren 2ko osoko bilkuran, eta behin betiko onespena osorik argitaratu zen 2018ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 25ean.

2018ko uztailaren 5eko osoko bilkuraren erabakiaren bidez zuzendu zen 2018ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialeko iragarkian, maiatzaren 25ekoan, antzemandako akats materiala, eta 2018ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 7koan, argitaratu zen zuzenketa.

Iragarkiaren kodea: L2207188