115. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiri Jarduketarako Plan Berezia Iruritako 68. poligonoko 80 lur-zatian. Behin betiko onespena

Baztango Udalak 2022ko maiatzaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, 13. akordioan erabaki zuen behin betikoz onestea Iruritako 68. poligonoko 80 lur-zatian, Patricia Moreno Arrarasek sustatutako Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren proiektua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta onetsitako planaren testua.

Baztanen, 2022ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Hiri Jarduketarako Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2208195