115. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-lehiaketa bidez, gizarte-langilearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko. Behin-behineko helbide elektroniko berria

Onetsi da interneteko helbide berri bat behin-behinekoz gaitzea. Helbide hori publizitatea egiteko erabiliko da eta ordezkatuko ditu beste publizitate bideak, jasotzen direnak gizarte-langilearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat oposizio-lehiaketa bidez eratzeko deialdiaren oinarrietan. Deialdia argitaratu zen 2022ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ean.

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 26an egin bilkuran, onetsi zuen interneteko helbide berri bat behin-behinekoz gaitzea. Helbide hori publizitatea egiteko erabiliko da eta ordezkatuko ditu beste publizitate bideak, gizarte-langilearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat oposizio-lehiaketa bidez eratzeko deialdiaren oinarrietan jasotakoak. Deialdia argitaratu zen 2022ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ean. Hona hemen:

ERABAKITZEN DA:

1. Behin-behinekoz gaitzea honako helbidea hau, hasitako eta aipatutako hautapen-prozesuetako oinarrietako publizitate bide gisa: http://www.animsapamplona.es/zizur-mayor-zizur-nagusia/. Helbide horrek ordezkatuko du oinarrietan jasotakoa, alegia, “argitara emanen dira https://sedeelectronica.zizurmayor.es/eu egoitza elektronikoan eta Udalaren webgunean”. Mantenduko da, baina, Zizur Nagusiko Udalaren iragarki-taulako publizitatea.

2. Arestian aipatutako bide horiek guztiak mantenduko dira harik eta aipatutako gorabeherak ukitutako udal zerbitzu informatikoak normaltasunera itzuli arte.

Zizur Nagusian, 2022ko ekainaren 6an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2208303