115. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, obra-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Behin-behineko helbide elektroniko berria

Onetsi da interneteko helbide berri bat behin-behinekoz gaitzea. Helbide berri hori publizitatea egiteko erabiliko da eta ordezkatuko ditu beste publizitate bideak, jasotzen direnak obra-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren oinarrietan. Deialdia argitaratu zen 2022ko 307. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 10ean.

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 26an egin bilkuran, onetsi zuen interneteko helbide berri bat behin-behinekoz gaitzea. Helbide hori publizitatea egiteko erabiliko da eta ordezkatuko ditu beste publizitate bideak, jasotzen direnak obra-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren oinarrietan. Deialdia argitaratu zen 2022ko 307. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 10ean. Hona hemen:

ERABAKITZEN DA:

1. Behin-behinekoz gaitzea honako helbidea hau, hasitako eta aipatutako hautapen-prozesuetako oinarrietako publizitate bide gisa: http://www.animsapamplona.es/zizur-mayor-zizur-nagusia/. Helbide horrek ordezkatuko du oinarrietan jasotakoa, alegia, “argitara emanen dira https://sedeelectronica.zizurmayor.es/eu egoitza elektronikoan eta Udalaren webgunean”. Mantenduko da, baina, Zizur Nagusiko Udalaren iragarki-taulako publizitatea.

2. Arestian aipatutako bide horiek guztiak mantenduko dira harik eta aipatutako gorabeherak ukitutako udal zerbitzu informatikoak normaltasunera itzuli arte.

Zizur Nagusian, 2022ko ekainaren 6an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2208304