115. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, gizarte-langilearen lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 24ko 1158. Ebazpenaren bidez, Eva González Arcas izendatzen du Tuterako Udalaren zerbitzuko gizarte-langile, 0514B10601 lanpostua esleiturik eta Gizarte Zerbitzuen Alorrari atxikirik; hori guztia, bat etorriz kalifikazio epaimahaiak eginiko izendapen proposamenarekin, lekualdatze-lehiaketa bidez Tuterako Udalaren Zerbitzuko gizarte-langilearen sei lanpostu (B maila) betetzeko deialdiko probetan (deialdia 2022ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 11n), eta bete beharrez xedaturik dagoena abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuan, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, bai eta Lanpostuak betetzeko erregelamenduan ere (azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Tuteran, 2022ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2207957