115. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko bide-garbiketako zerbitzuburu lanpostua. Izendapena

Giza Baliabideetako zuzendaritzak honako ebazpen hau eman zuen 2022ko maiatzaren 27an:

2021eko abuztuaren 17an emandako ebazpen bidez onetsi zen Iruñeko Udalaren bide-garbiketako zerbitzuburu lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, 2021eko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 9koan.

Behin prozesua amaituta eta kalifikazio-epaimahaiak aktak eta deialdiaren 11. apartatuan jasotako proba gainditu duten izangaien zerrenda eman ondoren, egokia da puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapena egitea.

Hori horrela, ebatzi dut Daniel Izu Beorlegui jauna izendatzea Iruñeko Udalaren bide-garbiketako zerbitzuburu lanpostua betetzeko (300500 - 4 plaza zk.). Izendatutako pertsonak 2022ko abuztuaren 1era arte izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko.

Aipatutako lanpostuan aritzeko epea gehienez ere 6 urte natural bitartekoa izanen da.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 27an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, María Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2207930