115. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRI

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez. Izendapena

Irunberriko Udalak, Alkatetzaren maiatzaren 27ko 107/2022 Ebazpenaren bidez, erabaki du Javier Orduña Herrera izendatzea, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia, bat etorriz kalifikazio epaimahaiak eginiko proposamenarekin, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa murriztuko probetan (deialdia 2022ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 11n).

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Irunberrin, 2022ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2207931