114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

APARTEKO BERRIKUSPEN ERREKURTSOA. Epatze deia, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2748/2019 Ebazpenaren aurka jarritako aparteko berrikuspen-errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez onetsi zen maisu-maistren kidegoan –Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan– sartzeko hautapen prozedurako lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa, bai eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ere, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenak onetsi zuena.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da María Yolanda Díaz Garde andreak aparteko berrikuspen-errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen maisu-maistren kidegoan –Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan– sartzeko hautapen prozedurako lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa, baita maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ere, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenak onetsi zuena, maisu-maistren kidegoko Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitateari dagokionez.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, espezialitate horretan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2022ko ekainaren 1ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2208156