114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Hiriberriko AR-VIL-22 exekuzio unitatean, katastroko 4. poligonoko 119. lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2022ko maiatzaren 30eko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Hiriberriko 4. poligonoko 119. lurzatiko xehetasun azterlana, AR-VIL-22 eremuan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatutako egunkarietan argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin; orobat, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie, azter dezaten eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Aritzalan (Deierri), 2022ko ekainaren 2an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2208232