114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

USTAIZE

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Ustaizeko Kontzejuak herrian ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatua aplikatu beharrez. Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59. eta 60. artikuluak aplikatu beharrez, eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugartea: Ustaizeko Kontzejua, Arrakaxgoiti eta Uskartzeko Kontzejua.

Ustaizen, 2022ko ekainaren 1ean.–Kontzejuko burua, Cruz M. Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L2208092