114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Xehetasun-azterketa, 1-140 lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 30eko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Laura Apezteguía González andreak eta Iñigo Elizalde Lecumberri jaunak idatzitako xehetasun-azterketaren proiektua, helburu duena 1-140 lurzatian bi etxebizitza atxiki eraikitzea. Proiektuaren sustatzailea María Josefa Echarte Equisoain andrea da.

Espedientea ikusgai dago udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Ukarren, 2022ko maiatzaren 30ean.–Alkate udalburua, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2207982