114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, UI IX unitateko ZNO-1 jarduketa unitatean (Amaya Kirol Hiria) rokodromorako eraikin bat eraikitzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 30ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 30-MAY-22 (4/US).

«Ikusita UI IX unitateko ZNO-1 jarduketa unitatean (Amaya Kirol Hiria) rokodromorako eraikin bat eraikitzeko xehetasun-azterketa, Amaya Kirol Hiriak aurkeztu duena 2022ko maiatzaren 17an, eta Zerbitzu Teknikoek eta Juridikoek 2022ko maiatzaren 20an egindako txostenarekin bat etorriz, ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea Iruñeko Udal Planeko ZNO-1 jarduketa unitateko xehetasun-azterketa, Amaya Kirol Hiriak sustatu duena. Dokumentuaren helburua da eraiki gogo den eraikuntza berri baten (rokodromoa) definizio bolumetrikoa egitea eta Udal Planean ezarritako determinazioak betetzen direla justifikatzea.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.

3.–Erabaki hau Amaya Kirol Hiriari eta Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2208115