114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Egile berrientzako 2022ko euskarazko XXXII. literatura lehiaketa. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 630210.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/630210).

Deialdiaren helburua da sustatzea eta bultzatzea egile berrien euskarazko literatura sorkuntza. Egile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake modalitate bakoitzean. Gaia nahierakoa da. Euskaraz idatziak egon behar dute lanek, eta jatorrizkoak eta argitaragabeak izan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 30ean.–Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria, María García-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2208000