114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, ediziorako dirulaguntzak emateko (2022). Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 629994.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/629994).

Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoa ematea irabazi-asmorik gabeko entitateei, liburu edo aldizkariak argitara ditzaten, Iruña eta bertako kultura, folklorea, pertsonaiak eta historia gai harturik, paperezko euskarrian nahiz euskarri elektronikoan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 30ean.–Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria, María García-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2207974