114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udal Planeko ARZ-3ko banaketa eremuko XVI/ZN1 eta XIX/ZN6 eremuen birpartzelazioaren behin betiko likidazioaren kontua. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 23an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 23-MAY-22 (3/US).

“Ikusirik honako agiri hau: ‘Iruñeko Udal Planeko ARZ-3ko banaketa eremuko XVI/ZN1 eta XIX/ZN6 eremuen birpartzelazioaren behin betiko likidazioaren kontua’, Hirigintzako Gerentziako zerbitzu teknikoek egina 2022ko maiatzaren 13an,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Iruñeko Udal Planeko ARZ-3ko banaketa eremuko XVI/ZN1 eta XIX/ZN6 eremuen birpartzelazioaren behin betiko likidazioaren kontua, guztira 315.353,51 euro egiten duena.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta argitaratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

3. Erabakia Inmobiliaria Navas de Tolosa SLri jakinaraztea, egokitzat jotzen duena alega dezan.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2207838