114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Deialdia, 2022-2023 ikasturtean ikastetxe publikoetan jateko prestazio ekonomikoak banakako ebaluazioaren bidez emateko diru-laguntzena. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 629627.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/629627).

A) Onuradunak.

Baldintzak betetzen dituzten Orkoiengo auzotarren familia-unitateak.

B) Xedea.

Arrazoi ekonomiko edo sozialengatik elikadura bermatu ezin duten familietako adingabeen elikadura nahikoa bermatzea, familia-kontziliazioa erraztea, gurasoen lan-ordutegia eta seme-alaben arreta bateragarri egiteko aukera emanez bazkaltzeko ordutegian, eta desegituratutako eta dieta oso eta orekatu baten beharra duten familia-guneetako haurrek jantokian parte hartzen laguntzea, bai eta ohitura osasungarriak hartzea bultzatzea ere, jantokiko esperientzia partekatuz berdinak direnekin.

C) Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa.

Osagarria izanen da beste administrazio publikoen edo ente publiko nahiz pribatuen aldetik xede bertsuarekin etortzen diren beste laguntza edo bekekin, eta ez da eskola jantokiaren tarifaren %45 baino handiagoa izanen.

E) Eskabideak aurkezteko epea.

Ekainaren 1etik 30era.

Orkoienen, 2022ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2207905