114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Deialdia, 2021-2022 ikasturtean euskara ikastea sustatzeko laguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 630203.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/630203).

Alkatetzaren 2022-0157 Dekretuaren bidez, Obanosko Udalaren laguntzen deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onetsi dira euskararen ikaskuntza bultzatzeko 2021-2022 ikasturtean.

Lehenengoa.-Pertsona onuradunak.

Onuradunek Obanosen erroldatuta egon eta bertan bizi behar dute (laguntza eskatu baino bi urte lehenago gutxienez).

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Diruz lagunduko dira ikastaro homologatu estentsiboak –autoikaskuntzakoak barne– (120 ordu baino gehiago), intentsiboak (70 ordu baino gehiago) eta barnetegiak (gutxienez 10 egunekoak).

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

https://obanos.sedelectronica.es/transparency/6f6ca208-9218-4104-9555-59595b27e109/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako kuota, guztira, 2.000,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 30eko 14:30era arte egonen da irekita.

Obanosen, 2022ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Aranzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2207995