114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Baso-aprobetxamenduen enkante publikoa

Mendabiako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

–Lote bakarra, Mendabiako Udaleko herri-lurretako “El Estrecho”, “El Vergal” eta “El Vivero” alderdietan. 179/2012 zenbakidun PFEC baso-ziurtagiria du. Loteak 5.546 zuhaitz ditu (makalak) eta, guztira, 5.434,38 metro kubiko zur.

  • Hasierako prezioa: 621.626 euro (BEZa kanpo). Ez da onartuko prezio horretatik beherako eskaintzarik.
  • Behin-behineko fidantza: lotearen tasazio balioaren %2 (12.432,52 euro).
  • Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago udal bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian eta Udalaren Gardentasun atarian (www.mendavia.es) argitaratua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 229.6 artikuluari jarraituz, enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitzak seiren bat hobetzeko epea iragan beharko du.

Proposamenak aurkezteko azken eguna: 2022ko ekainaren 26a.

Enkantearen tokia eta eguna: udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 2022ko ekainaren 27an, 12:00etan.

Mendabian, 2022ko maiatzaren 27an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2207918