114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Hiri-jarduketarako plan berezia Asteraingo hiriguneko zenbait lurzatitan. Hasierako onespena

Alkatetzaren maiatzaren 25eko 195/2022 Ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezia Asteraingo hiriguneko zenbait lurzatitan, herri horretako kontzejuak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2022ko maiatzaren 25ean.–Alkate udalburua, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2207925