2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Hiri-jarduketarako plan berezia Ororbiako 3. poligonoko 328. lurzatiaren unitatean. Hasierako onespena
Oltza Zendeako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia Ororbiako 3. poligonoko 328. lurzatian, Alain Lerín Legalek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.
Oltza zendean, 2022ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L2208134