114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Lizasoaingo Kontzejuaren eskuordetza onartzea, oinezkoentzako lotura bat egiteko

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Oltza Zendeako Udalak, 2022ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki duela Lizasoaingo Kontzejuak Oltza Zendeako Udalaren alde eginiko eskuordetza onartzea, honako inbertsio hau gauzatzeko eskumenaz baliatzekoa: “Oinezko lotunea egitea, Lizasoaingo hirigune sakabanatua Lizasoaingo hirigunearekin lotzeko”.

Eskuordetza hau obraren harrera egintza formalarekin amaituko da, Oltza Zendeako Udalak sustatutako exekuzio proiektua egindakoan.

Obraren harreratik aurrera, bidea kontserbatzeko, mantentzeko eta zaintzeko eskumena Lizasoaingo Kontzejuari dagokio, bere eskumenen esparruan.

Eskuordetzan utzitako eskumena eskuordetzari buruzko erabakiak eta horretarako sinaturiko hitzarmenak ezarri bezala gauzatuko da. Aditzera ematen da aipatu eskumena betiere ondoko legediari jarraituz eginen dela: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 30.2 artikulua; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 7. eta 27. artikuluak; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 8. artikulua eta hurrengoak eta 47. artikuluan eta hurrengoak.

Oltza zendean, 2022ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2207970