114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Aldaketa, Hirigintzako Araudi Orokorraren 30.2 artikuluan (Erabilera bateragarrien eta/edo debekatuen araubidea oinarrizko unitateetan eta oinarrizko eremuetan, jarduera ekonomikorako erabilerarekin). Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2022ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Hasiera batez onestea Carcarko Udal Planaren Hirigintza Araudi Orokorraren 30.2 artikuluko aldaketa, Carcarko Udalak sustatu duena (zehaztapen xehatuen aldaketa). Artikulu horrek erabilera bateragarrien eta/edo debekatuen araubidea ezartzen du oinarrizko unitateetan eta eremuetan jarduera ekonomikoetarako erabilerarekin.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitaratuta iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

Carcarren, 2022ko ekainaren 1ean.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2208100