114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Aldaketa xehakatua Udal Plan Orokorrean (ondare arkitektonikoaren katalogoko aldaketa). Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2022ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Hasiera batez onestea Carcarko Udal Plan Orokorreko ondare arkitektonikoaren katalogoko F 4 eta F 15 fitxen aldaketa, Carcarko Udalak sustatua. Fitxa horiek kokaleku hauetan dauden eraikinei dagozkie: kale Nagusia 7 (5. poligonoa, 27. lurzatia) eta Kale Nagusia 9 (5. poligonoa, 28. lurzatia).

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitaratuta iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

Hirugarrena.–Espedientea igortzea Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalera, dagokion txostena egin dezan.

Carcarren, 2022ko ekainaren 1ean.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2208093