114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Deialdia, dirulaguntzak emateko, euskarazko udalekuetan parte hartzeko 2022. urtean. Laburpena

DDBN (Identif.): 630164.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/630164).

1. Deialdi honen xedea da ikasleentzat antolatzen diren euskara hutsezko udalekuetan parte hartzeak sortzen duen gastua hein batean finantzatzea.

2. Eskabideak aurkeztuko dira 2022ko irailean (epe luzaezina) Berriozarko Udaletxean (Euskal Herria plaza, 1) edo Erregistro Elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/registro-electronico/).

3. Ondoko agiriak aurkeztu behar dira:

–Eskabide sinatua.

–Eskatzailearen Nortasun Agiriaren fotokopia (gurasoa edo legez ordezkatzen duen tutorea).

–Adinez txikiaren ikastetxearen eskolatze-agiria, non ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua zein den agertzen diren.

–Udalekua antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak -euskarari emandako tratamendua eta helburu linguistikoak, iraupen datak, jardueren egitaraua edo liburuxka, prezioa- eta asistentzia egiaztagiria azaldu behar diren.

–Udalekuaren matrikularen ordainagiria (bankuak egindakoa) non kostuaren %100 ordainduta agertuko den.

4. Baldintzak betetzen dituen eskatzaile bakoitzak gehienez 125 euro jasoko ditu eta dirulaguntza hori ez da egindako gastu osoaren %40 baino gehiago izanen. Dirulaguntzen zenbateko osoak udal kontu-sailean gordetako diru-kopurua agortzen badu, Udalak diru erabilgarriaren hainbanaketa egin ahalko du eskatutako baldintzak betetzen dituzten pertsona onuradunen artean.

Berriozarren, 2022ko maiatzaren 25ean.–Alkate-udalburua, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2207987