114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun-azterketa 9. poligonoko 420. partzelan. Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateak, maiatzaren 26an emandako 141/2022 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman dio xehetasun-azterketa honi: 9. poligonoko 420. partzela –8. partzela, SK2 sektorea, UE9– (Garmendiaundia karrika, 8). Ander Rodriguez Korta da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2022ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2207871