114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

151/2022 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez destinoa esleitzen baitzaie, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, urtarrilaren 15eko JUS76072020 Aginduaren bidez deitutako hautapen probak gainditu dituzten Justizia Administrazioko Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionarioei (txanda irekia).

Bat etorriz Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarrerari, haien Lanpostuak Betetzeko Moduari eta haien Lanbide Igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin, Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusiak erabaki du 2022ko ekainaren 1eko Aginduaren bidez Laguntza Judizialeko Kidegoko karrerako funtzionario izendatu diren Laguntza Judizialeko Kidegoko langileei (txanda irekikoak) destinoak esleitzea I. eranskinean ageri diren organo judizial eta fiskaletan, honakoa kontuan harturik:

Lehendabizikoa.–Destinoa eskuratzen duten Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionarioek karguaren jabetza hartu beharko dute Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusian, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean, aipatu errege dekretuaren 29. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.–Ebazpen honen bidez destinoa jasotzen duten funtzionarioek, jadanik Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegokoak edo Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegokoak badira eta kidego horietako batean jardunean jarraitzea erabakitzen badute, ez dute nahitaezkoa izanen jabetza hartzera joatea, aski izanen baita Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusiari hautu horren berri ematea Negociado.Personal.DGJusticia@cfnavarra.es helbide elektronikoaren bidez, lehenengo atalean jabetza hartzeko aipatu den epearen barnean, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 506.d) artikuluan aurreikusitako borondatezko eszedentziaren deklarazioaren ondorioetarako. Borondatezko eszedentziaren deklarazioa biltzen duen ebazpenaren kopia Justizia Administrazioko Langileen Sarrera eta Igoerarako Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Zentralera igorriko da.

Hirugarrena.–Funtzionarioek Laguntza Judizialeko Kidegoan sartzea hautatzen badute eta Justizia Administrazioko zerbitzuen jarraitutasunean hutsunerik ez izatea nahi badute, jabetza hartzeko denbora tarte bat behar dutenez nahitaez, zilegi izanen dute baimen ordaindua eskatzea Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko edo Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionario destinoari dagokion autonomia erkidegoko organo eskudunari edo Lurralde Kudeatzailetzari. Baimen ordaindu hori egun batekoa izanen da herriz aldatu beharrik ez badago, edo bi egunekoa herriz aldatu beharra badago, salbu eta Kanarietatik, Balear Uharteetatik, Ceutatik edo Melillatik bidaiatu behar badute, kasu horietan hiru egun artekoa izan baitaiteke kargu berriaz jabetzeko baimena. Egun horiek egun balioduntzat hartzen dira eta destino berriaren jabetza hartzea aipatutako baimen egun horietan eginen da. Edozein kasutan, jabetza hartzeko epearen barrenean hartu behar da baimena.

Funtzionarioa beste Lurralde Kudeatzailetza baten edo langileen eskualdaketa jaso duten beste autonomia erkidego batzuen eskumen esparrukoa baldin bada, dokumentazioa organo horietara igorri beharko da, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan edo Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan borondatezko eszedentzia ofizioz eman diezaioten eta kargu-uztea besterik gabe egin dadin Laguntza Judizialeko Kidegoko lanpostu berriaren jabetza hartu baino egun bat lehenago, dagozkion ordainsariak etenik gabe jasotzen segitu ahal izateko.

Laugarrena.–Nolanahi ere, Justizia Zuzendaritza Nagusiak jabetza hartzearen eginbidea egin ondoren, F1R dokumentuaren ale bat igorriko da Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, nominan beharrezkoak diren aldaketak egin ditzan; beste ale bat Justizia Administrazioko Langileen Sarrera eta Igoerarako Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Zentralera igorriko da, beste bat interesdunari, eta beste bat destinoko organo judizialera, jasota geldi dadin.

Bosgarrena.–Probak gainditu dituzten izangaiei esleitutako lanpostuetan diharduten bitarteko funtzionarioek titularrak jabetza hartzen duen egunean bertan utziko dute lanpostua.

Seigarrena.–Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileei aplikatzekoa zaien Administrazio Publikoaren zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko legeria betez (abenduaren 26ko 53/1984 Legea), eta abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatu zuen Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 498. artikuluaren indarrez, lehendik karrerako funtzionarioak ziren izangaiek beren aukeraren berri eman beharko dute karguaren jabetza hartzeko aktan.

Zazpigarrena.–Ebazpen honen bidez destinoa eskuratzen duten Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionarioek, beren lehentasunekin bat etorriz kalifikazio hurrenkeraren arabera nahitaezko destinoa esleitu bazaie ere, ezin izanen dute lekualdatze lehiaketetan parte hartu harik eta bi urte iragan arte, ebazpen honen datatik hasita. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoari jarraituko zaio.

Zortzigarrena.–Apirilaren 1eko 86/2022 Ebazpenaren bidez (apirilaren 8ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) izangaiei eskainitako lanpostuetatik ebazpen honetan esleitu gabe gelditzen direnek lanpostu betegabeak izaten jarraituko dute, deusetan galarazi gabe lehiaketa arrunt batean lanpostu huts gisa iragarri ahal izatea, lan publikoaren eskaintzarik egiten ez bada, edo dagokion lan publikoaren eskaintzan ez bada beharrezkotzat jotzen dauden lanpostu betegabe guztiak iragartzea.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin.

Iruñean, 2022ko ekainaren 1ean–Justiziako zuzendari nagusia, Rafael Sainz de Rozas Bedialauneta.

I. ERANSKINA

Laguntza Judizialeko Kidegoa

–Txanda irekia:

ORDENA ZK.

IFZ

DEITURAK ETA IZENA

ESLEITUTAKO DESTINOA

HERRIA

PROBINTZIA

EGINKIZUNA

1

33424****

LARUMBE FERNANDEZ, EGUIARTE

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

LIZARRA

NAFARROA

LAGUNTZA

2

33437****

AYESA USOZ, MARIA EUGENIA

NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA. 3. ATALA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

3

73088****

BARRERA HERRERO, RUTH

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

TUTERA

NAFARROA

LAGUNTZA

4

33433****

MARTINEZ-GARCIRIAIN SARRIES, MARIA MONTSERRAT

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO FISKALTZA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

5

44613****

BARBER DE CARLOS, ALAIA

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO FISKALTZA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

6

78945****

PEREZ MERINO, LEIRE

INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

7

48871****

ROMERO VARO, JUAN

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

AGOITZ

NAFARROA

LAGUNTZA

8

32676****

FORTUNEZ RIVERA, CARLOS

INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

9

16562****

RESA IZQUIERDO, NURIA

SAN ADRIANGO BAKE EPAITEGIEN IDAZKARITZEN ELKARTZEA

SAN ADRIÁN

NAFARROA

LAGUNTZA

10

44635****

PELLEJEROS MARTINEZ, RAQUEL

ADINGABEEN EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

11

74637****

JAIMEZ QUINTANA, JUAN ANTONIO

KOMUNIKAZIO ETA BETEARAZPEN EGINTZEN ZERBITZU ERKIDEA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

12

73141****

PARADA GALLARDO, YOLANDA ADRIANA

LEHEN AUZIALDIKO 9. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

13

28769****

HIDALGO FUENTES, ELIZABETH

LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

14

33439****

ECHEVERRIA CARNEIRO, SUSANA

IRUÑEKO EPAITEGI DEKANOA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

15

11949****

MATEOS ALFAGEME, SEBASTIANA

NJAN-KO ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

16

33440****

GARAIKOETXEA AZPIROZ, MANUEL BERNARDO

ZIGOR ARLOKO 2. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

17

30990****

ACUÑA PINO, NOELIA

LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

18

33439****

ESPARZA AZANZA, PEDRO JOSE

KOMUNIKAZIO ETA BETEARAZPEN EGINTZEN ZERBITZU ERKIDEA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

19

52442****

JAIME DEL VAL, JULIAN ALBERTO

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

TUTERA

NAFARROA

LAGUNTZA

20

44476****

RODRIGUEZ CARNERO, ANA ROSA

ZARRAKAZTELUKO BAKE EPAITEGIEN IDAZKARITZEN ELKARTZEA

ZARRAKAZTELU

NAFARROA

LAGUNTZA

21

20209****

SOLORZANO VALDIVIELSO, MARIA REBECA

ANTSOAINGO BAKE EPAITEGIEN IDAZKARITZEN ELKARTZEA

ANTSOAIN

NAFARROA

LAGUNTZA

22

07868****

CESTERO BERMEJO, DIONISIA MARIA BENDICION

JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA-LAGUNTZA ZERBITZUA (aldi baterako atxikipena Iruñeko espetxeko bulegoan)

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

23

72687****

REDIN OSIA, ISABEL

NOAINGO BAKE EPAITEGIEN IDAZKARITZEN ELKARTZEA (ELORTZIBAR)

NOAIN

NAFARROA

LAGUNTZA

24

24333****

BENEYTO CASADO, PATRICIA ROSA

KOMUNIKAZIO ETA BETEARAZPEN EGINTZEN ZERBITZU ERKIDEA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

25

33990****

HIDALGO HIDALGO, FRANCISCO

LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

26

16011****

SAAVEDRA CASTRO, MARIA SOLEDAD

NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA. 2. ATALA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

27

03931****

RUANO MENA, SARA

KOMUNIKAZIO ETA BETEARAZPEN EGINTZEN ZERBITZU ERKIDEA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

28

14635****

IÑIGO REMESAL, AINHOA

IRUÑEKO EPAITEGI DEKANOA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

29

52536****

NUÑEZ GUILLEN, ALEJANDRO

INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

30

16577****

PEREZ HERNANDEZ, MARIA LUISA

NJAN-KO ARLO ZIBILEKO ETA ZIGOR ARLOKO SALA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

31

31257****

ZANGO GONZALEZ, AURORA MARIA

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

32

44362****

GUARDEÑO RODRIGUEZ, VICENTE

INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA

33

45598****

RESINA MARTOS, JOSE LUIS

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

TUTERA

NAFARROA

LAGUNTZA

Iragarkiaren kodea: F2208188