114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko maiatzaren 25ean hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduko eta masterreko unibertsitate-titulu ofizialak ezartzeko baimena errebokatzen duena.

Urriaren 13ko 298/1998 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitateko zentroak sortu edo aitortzeko eta goi mailako ikasketak baimentzeko prozedura ezarri zen. Eta II. kapituluan, zehazki, jarraibideak ematen dira Estatu osorako balio duten ikasketa ofizialak ezarri eta kentzeko.

Bestalde, ekainaren 30eko 114/2009 Foru Aginduaren bidez, behar den prozedura ezarri zen Nafarroako Gobernuak erreboka dezan titulu ofizial bat ezartzeko baimena, Nafarroako Unibertsitate Publikoak tituluaren akreditazioa berritzea eskatzen ez duen kasuetarako. Hartan, adierazten da errebokatze hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela, eta horren berri emanen zaiola unibertsitateen arloan eskumena duen ministerioari, titulua kendu dezan Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistrotik. Betiere neurri egokiak hartu beharko dituzte ikasketa horiek egiten ari diren ikasleen eskubide akademikoak bermatzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak, 2022ko martxoaren 15ean egindako bilkuran, jada ematen ez diren unibertsitate-ikasketa ofizialen iraungipena eskatu zion Hezkuntza Departamentuari.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan honako titulu ofizial hauek ezartzeko baimena errebokatzea:

–Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologiako eta Kalitateko unibertsitate masterra, Nafarroako Unibertsitate Publikoarena (4312573 titulazio kodea).

–Osasunaren Sustapeneko eta Gizarte Garapeneko unibertsitate masterra, Nafarroako Unibertsitate Publikoarena eta Bordeleko Unibertsitatearena (4314314 titulazio kodea).

2. Erabaki hau Unibertsitateetako Ministeriora igortzea, aipatu tituluak ken ditzan Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistrotik (RUCT).

3. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2207799