114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

297E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi hau ebazten baita: “Toki-entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, horien bidez Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak gara ditzaten”.

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren abenduaren 2ko 663E/2021 Ebazpenaren bidez, dirulaguntzaren deialdi hau onetsi zen: “Toki-entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, horien bidez Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak gara ditzaten”.

Eskabideak aurkezteko epean, zeina 2022ko otsailaren 16an bukatu baitzen, Nafarroako toki-entitateek sustatutako 30 proiekturen eskaerak erregistratu ziren.

Espedientea kudeatu duen unitateak, deialdiaren oinarriak aplikatuz, eskaerak ebaluatu ditu, eta laguntza horiek emateko proposamena egin 2022ko apirilaren 25ean.

I. eta II. eranskinetan, baloratutako proiektuei buruzko informazio zehatza ematen da, oinarrietako A eta B epigrafeak kontuan hartuta.

Horrenbestez, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuaren txostena ikusirik, espedientean dagoena, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Eskaera hauek ez onartzea, deialdiaren oinarriren bat betetzen ez dutelako:

HERRITARREN ENTITATEA

IFK

PROIEKTUA

EZ-BETETZEA

Leringo Udala

P3115100D

La Cadena auzoa: Parte hartu eta sortu + Lerin

Proposatzen diren ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4.3 oinarriarekin, zeren, aipatzen den moduan, deialdi honetatik kanpo geratuko baitira deialdiaren oinarriekin bat ez datozen proiektuak eta/edo jarduera ludiko eta kulturalak, edo jaietakoak edo gizarte-dinamizaziokoak, parte-hartze prozesu baterako beharrezkoak ez direnean, hau da, beren helburua jarduera bera aurrera eramatea denean, besterik ez, parte-hartze prozesu batean lagundu gabe. Horma-irudi bat sortzeko proiektu artistikoa da, eta ez herritarren partaidetzarako proiektu bat.

Arakilgo Udala

P3102500J

Bizi Arakil

Proposatzen diren ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4.1 oinarriarekin, zeren, aipatzen den moduan, dirulaguntzaren xede diren proiektuak exekutatzeko epea 2021eko azaroaren 1etik 2022ko urriaren 31ra arte baita. Aipatu proiektua egiten hasi zen 2021eko udaberrian, eta proiektuko bi jarduera exekuzio-epea hasi baino lehen egin ziren, aurkeztu den dokumentazioan ikusten den bezala.

Iruñeko Udala

P3120100G

Iruñeko Kultura Aniztasunaren eta Herritartasun inklusiboaren I. Plana

Proposatzen diren ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4.1 oinarriarekin, zeren, aipatzen den moduan, dirulaguntzaren xede diren proiektuak exekutatzeko epea 2021eko azaroaren 1etik 2022ko urriaren 31ra arte baita. Aipatu proiektua egiten hasi zen 2021eko irailaren 1ean, aurkeztu den dokumentazioan ikusten den bezala.

2. Balorazio teknikoarekin bat etorriz, proiektu hauek ezestea, eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, deialdiaren 5. oinarriaren 2. apartatuan ezarritakoaren arabera:

ENTITATEA

IFK

PROIEKTUA

Bargotako Udala

P3104700D

Bargota etorkizunean

Beraskoaingo Udala

P3105200D

Herritarren partaidetza-prozesuaren memoria, Beraskoainen energia-komunitate bat sortzeko

Eguesibarko Udala

P3108500D Eguesibarko Herritarren Ataria

Zizur Nagusiko Udala

P3190700I

2022. urteko aurrekontu parte-hartzaileen proiektua hautatzeko prozesua

3. Dirulaguntza hauek ematea, 8. oinarrian zehazten den moduan (8. oinarria “Balorazioa eta dirulaguntza emateko prozedura”), balorazio handienetik txikienerako ordenan, aurrekontuko partida agortu arte:

ESPEDIENTEA

ENTITATEA

IFK

PROIEKTUA

LORTUTAKO PUNTUAZIOA

ZENBATEKOA

PROIEKTUA

DIRULAGUNTZA

JASOA

0011-3060-2022-000001

Ziraukiko Udala

P3107300J

Ziraukiko energia-komunitatea

98,5

10.315,25 euro

8.252,20 euro

0011-3060-2022-000014

Artzibarko Udala

P3102800D

Artzibarko Plan Estrategikoa

98,5

19.998,88 euro

12.000,00 euro

0011-3060-2022-000007

Orbaizetako Udala

P3119500A

Orbaizetako energia-komunitatea

97,5

8.167,50 euro

1.633,50 euro

0011-3060-2022-000008

Carcarko Udala

P3106500F

Carcarko etxebizitzak zaharberritzeko eta hiria berroneratzeko estrategia

97

18.414,99 euro

13.811,24 euro

0011-3060-2022-000020

Uztarrozeko Udala

P3124700J

Uztarrozen diagnostiko bat eta udal plan estrategiko bat egiteko partaidetza-prozesua

97

18.000,00 euro

3.600,00 euro

0011-3060-2022-000029

Atarrabiako Udala

P3125800G

Berdea: etorkizuna amesten

97

11.635,00 euro

8.144,50 euro

0011-3060-2022-000026

Urrotz-Hiriko Udala

P3124300I

Urrotz-Hiriko zentro zibikoaren diseinu partaidetua

96

9.016,00 euro

7.212,80 euro

0011-3060-2022-000028

Urraulbeitiko Udala

P3124200A

Urraulbeitiko partaidetza-diagnostikoa

95,5

16.062,75 euro

12.000,00 euro

0011-3060-2022-000004

Aezkoako Batzarre Nagusia

P3175000C

Zein Da Nahi Dugun Aezkoa?

95

10.708,50 euro

2.141,70 euro

0011-3060-2022-000013

Azkarateko Kontzejua

P3137600G

Azkarateko energia-komunitatea

94,25

9.922,00 euro

7.937,60 euro

0011-3060-2022-000011

Faltzesko Udala

P3110300E

Faltzesko gazteen beharrei erantzuteko partaidetza-prozesua

94

4.000,00 euro

3.000,00 euro

0011-3060-2022-000002

Beriaingo Udala

P3190590D

Beriaingo partaidetza-plan estrategikoaren eraikuntza elkarlanean

93,5

15.028,20 euro

11.271,15 euro

0011-3060-2022-000006

Hiriberri Artzibarreko Kontzejua

P3171700B

Hiriberri Artzibarreko energia-komunitatea

93,25

9.559,00 euro

7.647,20 euro

0011-3060-2022-000012

Aurizko Udala

P3105800A

Aurizko gazteria

91

6.231,50 euro

1.246,30 euro

0011-3060-2022-000016

Tafallako Udala

P3122700B

Tafallako alde zaharreko partaidetza eta hausnarketa prozesua

90,75

10.948,55 euro

7.663,99 euro

0011-3060-2022-000015

Lesakako Udala

P3115200B

Alondegia Berrasmatzeko Partaidetza Prozesua

89

17.890,66 euro

12.437,82 euro

GUZTIRA

120.000 euro

(*) Lesakako Udalaren kasuan, ezin dira 12.437,82 euro baino gehiago eman, bat etorriz 8. oinarrian kreditu erabilgarriari buruz ezarritakoarekin.

Orbaizetako, Uztarrozeko eta Aurizko udalen kasuan, eta Aezkoako Batzarre Nagusiaren kasuan, zeukaten puntuazioaren arabera legokiekeen dirulaguntzaren zenbatekoan doitu da, proiektu berberagatik beste dirulaguntza batzuen onuradunak izan direlako; zehatz esateko, Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 42E/2022 Ebazpenak emandakoak (Pirinioetako toki-entitateentzako dirulaguntzak Pirinioetako Planari lotutako ekintzak finantzatzeko).

Laguntzak beste dirulaguntza batzuekin bateragarriak direnez, proiektuaren kostuaren %100 gainditzen ez bada, lehen aipatutako entitateei dagokie dirulaguntza bat jasotzea; dirulaguntza hori proiektuaren zenbatekoa osatu arte falta den zenbatekoa izanen da. Ondoko taula honetan zenbatekoak zehazten dira:

ESPEDIENTEA

ENTITATEA

IFK

PROIEKTUAREN ZENBATEKOA

LEGOKIOKEEN DIRULAGUNTZA

42E/2022 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSITAKO DIRULAGUNTZA

EMANDAKO DIRULAGUNTZA

0011-3060-2022-000007

Orbaizetako Udala

P3119500A

8.167,50 euro

6.534,00 euro

6.534,00 euro

1.633,50 euro

0011-3060-2022-000020

Uztarrozeko Udala

P3124700J

18.000,00 euro

12.000,00 euro

14.400,00 euro

3.600,00 euro

0011-3060-2022-000004

Aezkoako Batzarre Nagusia

P3175000C

10.708,50 euro

8.566,80 euro

8.566,80 euro

2.141,70 euro

0011-3060-2022-000012

Aurizko Udala

P3105800A

6.231,50 euro

4.985,20 euro

4.985,20 euro

1.246,30 euro

Onartutako zenbatekoak, guztira 120.000,00 euroko gastua egiten dutenak, partida honen kargura ordainduko dira: 2022ko gastuen aurrekontuko “Toki-entitateentzako dirulaguntzak herritarren partaidetza sustatzeko proiektuetarako” izeneko 010005 01700 4609 924900 partida.

III. eta IV. eranskinetan, diruz lagundutako proiektuei buruzko informazio zehatza ematen da, oinarrietako A eta B epigrafeak kontuan hartuta.

4. Honako eskaera hauek ukatzea, aurrekontu-krediturik ez baitago:

ENTITATEA

IFK

PROIEKTUA

LORTUTAKO PUNTUAZIOA

Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatea

P3143466E

Auzokoen batzarra

87

Erroko Kontzejua

P3144300E

Erroko Kontzejuko erabilera anitzeko espazioa

86

Antsoaingo Udala

P3132500D

Antsoain hobetzen

86

Burlatako Udala

P3126600J

Kultura eta Kirol Patronatuak desegitea eta Burlatako Udalaren udal-egituran sartzea

85,75

Lekunberriko Udala

P3155300A

Turismo jasangarriko plan parte-hartzailea Lekunberrirako

84

San Martin Unxeko Udala

P3121700C

San Martin Unxen despopulazioaren aurkako batzorde estrategikoak sendotzea

76,75

Los Arcosko Udala

P3102900B

Generoko hirigintza-tailerrak Los Arcosen

75

5. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, deialdian proiektuak aurkeztu dituzten toki-entitate guztiei; eta igortzea Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Ekonomia Aferetarako Bulegora, eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatura.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 2an.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

I. eranskina (XLSX).

II. eranskina (XLSX).

III. eranskina (XLSX).

IV. eranskina (XLSX).

Iragarkiaren kodea: F2206546