114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

102/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 18koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, “José Lázaro Galdiano” ediziorako sarirako deialdia egiten duena 2022an.

Martxoaren 30eko 26/2009 Foru Dekretuaren bidez, “José Lázaro Galdiano” ediziorako saria sortu zen. Ekainaren 26ko 76/2019 Foru Dekretuak aurretik aipatutako dekretu hori aldatu du.

Arau hori betetzeko, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzuak proposatu du aipatu sarirako 2022ko deialdia, haren oinarri arautzaileak onestea eta kalifikazio epaimahaia izendatzea.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. “José Lázaro Galdiano” ediziorako sariaren 2022ko deialdia egitea, eta hura emateko oinarri arautzaileak onestea, zeinak foru agindu honen eranskinean jaso baitira.

2. 6.000 euroko gastua baimentzea “José Lázaro Galdiano” ediziorako saria emateko, 2022. urteko gastu-aurrekontuko “José Lázaro Galdiano ediziorako sariak” izeneko 060004 06220 4709 921100 partidaren kargura.

3. Pertsona hauek izendatzea 2022ko “José Lázaro Galdiano” ediziorako sarian epaimahaia eratu dezaten:

–Miguel Moreno Ariztegui jauna, Nafarroako Gobernuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia, epaimahaiko burua izanen dena.

–Ainara Gonzalez Rubio andrea, Beireko Udaleko alkatea.

–Begoña Torres González andrea, Lázaro Galdiano Fundazioko zuzendaria.

–Guillermo Nagore Ferrer jauna, komunikazioan, diseinu grafikoan eta argitalpen-diseinuan aditua.

–Juan Francisco Elizari Huarte jauna, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Argitalpen Ataleko burua, idazkari lanetan ariko dena.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzura eta Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora, eta sariaren epaimahaikideei jakinaraztea.

6. Foru agindu honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 18an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

ERANSKINA

2022ko “José Lázaro Galdiano” ediziorako saria

OINARRIAK

1.–Sariaren xedea.

Saria bi kategoria ezberdinetan emanen da, eta José Lázaro Galdiano nafarrari agur eta ohore egiteko helburua du. Horretarako, haren nortasunaren alderdi guztiak kontuan hartuz, liburuen edizioaren kalitatea sarituko da lan inprimatuen bi motatan:

a) Arte liburu orokorrak, adiera zabalenean ulerturik: erakusketen katalogoak eta bestelako obra ilustratuak, arte plastikoekin, argazkigintzarekin edo beste edozein diziplina artistikorekin lotutako pertsonei eta gaiei buruzko monografiak, arteari, kulturari edo pentsamendu zientifikoari buruzko saiakera lanak, literatura lanen argitalpen zainduak, etab.

b) Bibliofiliaren esparrura zuzendutako edizio artistikoko lanak, kalitate handiko materialekin eginak, hala nola edizio zenbakitua eta mugatua duten artista liburuak, edo obra klasikoen edizio faksimileak.

2.–Aurrekontua eta zenbatekoa.

2.1. Saria 3.000 eurokoa da kategoria bakoitzarentzat, eta 2022. urteko gastuen aurrekontuko “Lázaro Galdiano ediziorako sariak” izeneko 060004 06220 4709 921100 partidaren kargura finantzatuko da.

2.2. Bi kategorietako batean libururik aurkezten ez bada edo epaimahaiak uste badu kategoria horietako bat bete gabe deklaratu behar dela, 6.000 euroko saria ematen ahalko zaio beste kategorian saritutako liburuari.

3.–Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Edizio edo autoedizio jarduera duten pertsona fisikoak eta pertsona juridiko oro (bai argitalpen enpresak, bai edizio jarduera duten beste entitate batzuk) sari honetarako hautagai izaten ahalko dira, baldin eta liburuak argitaratu badituzte 1. oinarrian adierazitako kategorietako batean, edozein toki eta hizkuntzatan. Aurkeztutako lanek zabalkunderako legezko betekizun guztiak bete beharko dituzte, ISBNa (International Standard Book Number) izan beharko dute, eta 2021. urtean argitaratuta egon beharko dute. Azken baldintza hori, Espainian argitaratutako liburuen kasuan, urte horretako lege-gordailuaren zenbakiaren bidez egiaztatuko da.

Oro har, berrargitalpenak lehiaketatik kanpo geratzen dira. Hala ere, salbuespen gisa, berrargitalpen bat onar liteke, baldin eta lanaren lehen argitalpenarekiko aldaketa garrantzitsuak eta hobekuntza nabarmenak baditu.

4.–Eskaerak aurkeztea.

4.1. Lehiaketan parte hartzeko eskaerak oinarri hauetako eranskinean ageri den ereduaren araberakoak izanen dira eta Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Karlos III.aren etorbidea 2, beheko solairua, 31002 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan.

4.2. Eskaera Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Argitalpen Atalera igorri beharko da, eta bertan adieraziko da “2022ko José Lázaro Galdiano ediziorako saria” izeneko deialdirako dela.

4.3. Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea 2022ko uztailaren 29an bukatuko da, 14:00etan.

5.–Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Editoreek (pertsonak nahiz enpresak) gehienez ere hiru lanekin hartzen ahal dute parte aipatutako bi kategorietako bakoitzean. Horietako bakoitzeko, honako hau aurkeztu behar dute:

a) Aurkeztutako lanaren ale bat.

b) Lehen argitalpenarekiko hobekuntzak edo aldaketa nabarmenak dituzten berrargitalpenen kasuan, lehen argitalpeneko ale bat.

c) Lanaren azalpen laburra gaztelaniaz edo euskaraz: argudioa eta edizioaren ezaugarri teknikoak.

6.–Tramitazioa.

6.1. Eskaerak Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Argitalpen Atalak tramitatuko ditu.

6.2. Eskaerak epaimahai batek baloratuko ditu, kide hauek osatutakoak:

–Miguel Moreno Ariztegui jauna, Nafarroako Gobernuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia, epaimahaiko burua izanen dena.

–Ainara Gonzalez Rubio andrea, Beireko Udaleko alkatea.

–Begoña Torres González andrea, Lázaro Galdiano Fundazioko zuzendaria.

–Guillermo Nagore Ferrer jauna, komunikazioan, diseinu grafikoan eta argitalpen-diseinuan aditua.

–Juan Francisco Elizari Huarte jauna, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Argitalpen Ataleko burua, idazkari lanetan ariko dena.

Epaimahaiak liburuaren argitalpenean sartzen diren elementu formal guztiak ebaluatuko ditu, kalitatearen irizpidea lehenetsiz. Haren irizpena loteslea izanen da eta saria eman gabe uzten ahalko du.

Epaimahaiak saria emateko proposamena helaraziko dio Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariari.

Nafarroako Gobernuak emanen du saria, zehazten diren tokian eta egunean eman ere.

Lan saritua Nafarroako Liburutegiko funts bibliografikoan geldituko da.

Saritu gabeko lanak horiek aurkeztu dituzten pertsona edo enpresa editoreen eskura egonen dira, eta 2022ko abenduaren 16ra arte hartzen ahalko dituzte. Jaso ezean, Nafarroako Liburutegiko funts bibliografikoan sartuko dira.

ERANSKINA

Eskabide eredua (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2207467