113. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honetako lehiaketa-fasearen behin betiko emaitzen aurka: deialdia, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun publikoko ikuskatzaileen 5 lanpostu (albaitariak) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bidez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez. Deialdi hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 2ko 136/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Deialdia egin zen, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun publikoko ikuskatzaileen 5 lanpostu (albaitariak) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bidez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez. Bada, Pedro Tomás Navarro Sanz jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen lehiaketa-fasearen behin betiko emaitzen aurka (2022ko apirilaren 22an argitaratu ziren).

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2022ko ekainaren 1ean.–Espedienteen Tramitazioaren eta Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, Laura Díaz de Cerio Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2208124