112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

75C/2022 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Berako Udalaren “Isidoro Fagoaga” Musika Patronatuaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

2022ko martxoaren 24an, erregistro honetan sartu zen Berako Udalaren “Isidoro Fagoaga” Musika Patronatuaren hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31101990012022), enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko uztailaren 6an izenpeturik, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Aipatu hitzarmena aztertu ondoren,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 2an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Berako Udalaren “Isidoro Fagoaga” Musika Patronatuaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2206374