112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea, 2022ko lehen lauhilekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2022ko uztailaren 9an bukatuko dela epea, ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko, epez epe kobratzen baitira, 2022ko lehen lauhilekoari dagokionez.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2022ko ekainaren 10ean iragango dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2022ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2208006