112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Xehetasun-azterketa, Udal Planeko UE-22 unitatea osatzen duten lurzatietarako. Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2022ko maiatzaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, Udal Planeko UE-22 exekuzio unitatea osatzen duten 3. poligonoko 997., 954., 823. eta 822. lurzatietarako. Valtierrako Udala da sustatzailea.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin.

Valtierran, 2022ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2207902