112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da ezen Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 23ko Ebazpenaren bidez, Utergako Udaleko alkate udalburuak ezkontza zibil bat egiteko ahalmena eskuordetu diola Udaleko zinegotzi Inés Gambra Alasi: udaletxe honetan 2022ko ekainaren 10ean izatekoa dena, hain zuzen ere.

Utergan, 2022ko maiatzaren 23an.–Udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2207634