112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Elikagaiak prestatzen dituen taberna

Bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta haren Erregelamenduan xedatutakoa (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko Hirigintza bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Espediente zenbakia: 25/2022/AACC.

–Sustatzailea: Gil Mauleón SL.

–Jarduera: tabernaren jarduera ezartzea (elikagaiak prestatuta).

–Tokia: Zaragozako errepidea, “Puente de la Ribera” (Eroski) merkataritza-guneko galerian,14. lokala (33. poligonoa, 300. lurzatia, 3. azpieremua, 34. lurzatia).

Tuteran, 2022ko maiatzaren 25ean.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2207873