112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, Lurraren kontribuzioaren hobariak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2022ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lurraren kontribuzioaren hobariak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe igarotzen bada, ordenantza fiskal honetako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Azkoienen, 2022ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2207857