112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

2022ko udako ludotekaren prezio publikoa erregulatzen duen araua. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2022ko maiataren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2022ko udako ludotekaren prezio publikoa errgulatzen duen araua.

Onetsitako araua jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta erreklamazioak eta iradokizunak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, araua behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2022ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2207856