2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRAFUENTES
Akats zuzenketa, Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantzan
2019ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23an, argitara eman zen Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantzaren behin betiko onespena. Hartan akats materiala zegoela oharturik, honen bidez zuzentzen da. Hala, 10. artikuluan, http://www.Mirafuentes.es dioen tokian, www.mirafuentes.tecsoluciones.es/opensat behar du; eta 11. artikuluan, www.Mirafuentes.es dioen tokian, www.mirafuentes.tecsoluciones.es/opensat behar du.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Mirafuentesen, 2022ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Mikel Izurdiaga Berraondo.
Iragarkiaren kodea: L2207630