112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

Akats zuzenketa, Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantzan

2019ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 21ean, argitara eman zen Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantzaren behin betiko onespena. Hartan akats materiala zegoela oharturik, honen bidez zuzentzen da. Hala, 10. artikuluan, http://www.mendaza.es dioen tokian, https://www.mendaza.clmtec.es/sede-portal/home behar du; eta 11. artikuluan, www.mendaza.es dioen tokian, www.mendaza.clmtec.es/sede-portal/home behar du.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Mendazan, 2022ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.

Iragarkiaren kodea: L2207632