112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Aldaketa eguzki energia biltzeko instalazioak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2022ko maiatzaren 19an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Mañeruko udal-mugartean eguzki energia biltzeko instalazioak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Aldaketa horrekin, ordenantzaren 7.3 artikulua baliogabetuko da, Nafarroako Gobernuak eskatuta, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren apirilaren 29ko 250/2022 Ebazpenaren bidez.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325,1. artikuluarekin, erabakiaren iragarki hau argitaratzen da eta ordenantza jendaurrean paratzen da, hogeita hamar egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten.

Alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mañerun, 2022ko maiatzaren 20an.–Alkate udalburua, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2207537