112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa, Lesakako landa-bideak erabiltzea eta aprobetxatzea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2022ko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lesakako landa-bideak erabiltzea eta aprobetxatzea arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, eragozpenak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aipatutako udal ordenantza behin betiko onetsi eta testua emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lesakan, 2022ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2207717