112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa, EskrIbonea eraikinaren beheko solairuan dauden lanerako espazio partekatuei edo coworking-ei dagozkioen erabilera eta prezioak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2022ko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen EskrIbonea eraikinaren beheko solairuan dauden lanerako espazio partekatuei edo coworking-ei dagozkioen erabilera eta prezioak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, eragozpenak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aipatutako udal ordenantza behin betiko onetsi eta testua emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lesakan, 2022ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2207651