112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

67E/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Atezko Udal Plan Orokorraren aldaketa, Beuntzako UE-BEU-2 unitateari eragiten diona (12. poligonoko 46., 106., 107. eta 146. lurzatiak). Sustatzailea Miguel Eugui Ciganda da.

Atezko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espediente honen xedea da Atezko (Beuntzako kontzejua) 12. poligonoko 46., 107. eta 146. lurzatietako lurzoruaren sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizaezinetik hiri-lurzoru finkatura, eta UE-BEU-2 unitatearen mugak egokitzea, katastroko akats bat zuzendu ondoren. Katastroko akatsak 106. eta 107. lurzatien eta 46. eta 146. lurzatien arteko mugari eragiten dio: lehenbiziko bien azalera handitzen da, eta beste biena gutxitzen.

Administrazio espedientean jasota dago Ingurumen Eraginaren Atalak egindako ingurumen ebaluazio estrategiko arruntaren txostena, 2021eko apirilaren 28koa, zeinaren arabera aldaketa ez baitago sartuta ingurumen ebaluazio estrategikoaren aplikazio eremuan, Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Atezko Udal Plan Orokorraren aldaketa, Beuntzako UE-BEU-2 unitateari eragiten diona (12. poligonoko 46., 106., 107. eta 146. lurzatiak). Sustatzailea Miguel Eugui Ciganda da.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintza-araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Atezko Udalari igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza-araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dezan eta, hala, onetsitako hirigintza-tresnak indarra har dezan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 13an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2207118