112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

1/2022 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2022ko maiatzaren 5ean eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2022 aurrekontu-aldaketa.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia argitara eman ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen ediktuen taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Etxalarren, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2207535