112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2022ko apirilaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Berbintzanako Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik egiten, behin betiko indargabetuko da Ezkondu gabeko bikote egonkorren Berbintzanako udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Berbintzanan, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2207946