112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Akatsen zuzenketa udal eraikinetako gelen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren aldaketaren hasierako onespenean

Maiatzaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Basaburuko Udalak, 2022ko apirilaren 28an, hasiera batez onartu zuela udal eraikinetako gelen erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Aldiz, argitaratu beharreko iragarkia zen Basaburuko Udalak, 2022ko apirilaren 28an, hasiera batez onartu zuela udal eraikinetako gelen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Basaburuan, 2022ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2207564