112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2/2022 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak 2022ko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan 2. aldaketa egitea onesten duen espedientea jendaurrean egon den bitartean inork ez duenez alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu (iragarkia 2022ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an, eta Udal honen ediktuen taulan), behin betiko onetsitzat jo eta laburturik ematen da argitara, kapituluka; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan. Hona hemen:

Kreditu-gehigarria sortzea

GASTUAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1 2318 2120001

Mantentze-lanak, erretiratuen klubean

12.000,00

Aldaketak, guztira

12.000,00

Finantzabideak

DIRU-SARRERAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1 87010

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

12.000,00

Finantzabideak, guztira

12.000,00

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2022ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2207941