112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIBE

2022rako karga-tasak eta tasak

Aribeko Udalak, 2022ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

1. 2022ko ekitaldirako karga-tasen eta tasen onespena.

Lehenbizikoa.–Onestea 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten karga-tasak eta tasak.

–Lurraren kontribuzioa: zerga-tasa bakarra, %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei 1,5 indizea aplikatuko zaie.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea; karga-tasa 8,5 izanen da.

–Hirigintzako tramitazioen tarifak: zergadunak ordaindu beharko ditu dagokion lizentzia emateko egiten diren txostenak.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Ariben, 2022ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, José Ignacio Ubau Balda.

Iragarkiaren kodea: L2207762