112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

65E/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Arroizko udal plana aldatzeko espedientea, Iker Ochoa Larak sustatua. Espediente hori hasi zen exekuzio unitate bat sortzeko, UD-33 izenekoa, Arroizko 2. poligonoko 208. lurzatiaren zati batean familia bakarreko etxebizitza bakartu baterako, eta gaur egun aldaketa hori Arroizko 2. poligonoko 208. lurzati gisa jasotzen da katastroan.

Arroizko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da familia bakarreko etxebizitza bakartu baterako exekuzio-unitate bat sortzea, UD-33 izenekoa, Arroizko 2. poligonoko 976. lurzatiaren zati batean. Aldaketa hori gaur egun Arroizko 2. poligonoko 208. lurzati gisa jasotzen da katastroan.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 24ko 628E/2021 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa egin da Arroizko Udalaren Hirigintza Planaren aldaketa egituratzaile bati buruz, ingurumenaren gainean ondorio nabarmenik ez duela iritzita. Aldaketak 2. poligonoko 976. lurzatiari eragiten dio. Ebazpen hori 2021eko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 23koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Arroizko udal planeamendua aldatzeko espedientea, Iker Ochoa Larak sustatua. Espediente hori hasi zen exekuzio unitate bat sortzeko, UD-33 izenekoa, Arroizko 2. poligonoko 208. lurzatiaren zati batean familia bakarreko etxebizitza bakartu baterako, eta gaur egun aldaketa hori Arroizko 2. poligonoko 208. lurzati gisa jasotzen da katastroan.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintza-araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Arroizko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza-araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza-tresnak indarra har dezan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 12an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2207119